Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2017ko abenduaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
6181

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 599/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 599/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Medius Collection, S.L.

Demandatua: Ivan Lopez Martinez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Epaitegi honetan bideratu den 599/17 hitzezko judizioan, epaia eman du epaitegi honetako epaile magistratuak 2017-10-04an. Ivan López Martínez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka ez dago errekurtsorik jartzerik.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko azaroaren hamahirua.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala