Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2017ko abenduaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
6178

ERABAKIA, 2017ko azaroaren 29koa, 2017ko irailaren 25eko Aginduaren bidez izendatutako balorazio-batzordearena, Etxebarri Doneztebeko Elizateko farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bat eskuratzeari buruzkoa.

Osasuneko sailburuaren 2017ko maiatzaren 31eko Aginduaren bitartez farmazia-bulego baten titulartasuna eskuratzeko egindako deialdian, eskabideak baloratzeko batzordeak honako erabaki hau hartu du 2017ko azaroaren 29an egindako bileran:

Lehenengoa.– Aipatu aginduaren bidez irekitako prozeduran parte hartu zutenek lortutako puntuazioak jasotzen dituen behin-behineko zerrenda onartzea (eranskinean jasotzen da).

Bigarrena.– Lehiatzaileetariko batzuen izenarekin batera agertzen den zenbakizko kodeak honako hau esan nahi du:

(1) Oker konpultsatutako kopien bidez egiaztatu dira aurkeztutako merezimenduak.

Hirugarrena.– Ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hamar egun balioduneko epea ematea, interesdunek, Balorazio Batzordearen aurrean, beharrezko jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Aipaturiko dekretuaren bidez, farmazia-bulegoak sortzeko, lekuz aldatzeko, ixteko eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dira.

Aurreko paragrafoan ezarritako epean, zenbakizko kodeak adierazten duen dokumentazioa aurkeztu ez duten interesdunei behin-behineko puntuazioa gutxituko zaie, behar bezala egiaztatu ez duten horretan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 29a.

Balorazio Mahaiko lehendakaria,

TERESA FERNANDEZ DE CASTRO AGUIRREZABAL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala