Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2017ko abenduaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
6176

EBAZPENA, 2017ko urriaren 30ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita Hirigintzako XLIII. (43) Ikastaroko (2017-2018) matrikula-beken esleipendunetariko baten uko-egitea. Ikastaro hori Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendeko Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatu du.

IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko irailaren 22ko Ebazpenaren bidez, Hirigintzako XLIII. (43) Ikastaroko (2017-2018) matrikula-bekak esleitu ziren. IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatu zuen ikastaroa (2017ko urriaren 13ko EHAA, 196. zk.). Esleipendun bakoitzak 2.780,00 euro jasoko ditu adierazitako ikastaroko matrikula ordaintzeko.

María Rosa Alvarez Lorenzo esleipendunak idazki bat aurkeztu zuen 2017ko urriaren 20an, zeinetan uko egiten baitio aipatu matrikula-bekari.

Azaldutako guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Onartzen da María Rosa Alvarez Lorenzok Hirigintzako XLIII. (43) Ikastaroko matrikula-bekari (2.780,00 eurokoa) uko-egitea. IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatu zuen ikastaroa.

Bigarren artikulua.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari eta hurrengoei jarraituz, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke edota, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpen espresurik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 30a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala