
243. zk., 2017ko abenduaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (317 KB - 3 orri.)
- EPUB (227 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Prestatu eta trebatzeko ikastaroak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
6173
EBAZPENA, 2017ko abenduaren 21ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko saioetan azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratzen duena.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak 2017ko uztailaren 26ko Ebazpenaz (EHAA, 201-09-07; 171. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen. Deialdi honi dagokion azterketaldia bukatu ondoren, hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitaratzen da honen bitartez. Hortaz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– 2017ko uztailaren 26ko deialdiari dagokion azterketaldian hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitara ematea.
Bigarren artikulua.– www.ivap.euskadi.eus/r61-vedazter/eu/contenidos/informacion/oraingo_deialdia/eu_def/index.shtml helbide elektronikoan eta ondoren aipatzen diren lekuetako iragarki-tauletan zerrenda horren argitalpena agintzea:
Vitoria-Gasteizen: IVAP, Donostia kalea 1, 01010 PK
Bilbon: IVAP, Errekalde zumarkalea 18, 48009 PK
Donostian: IVAP, San Bartolome kalea 28, 20007 PK
Oñatin: IVAP, Unibertsitateko etorbidea, 20560 PK
Hirugarren artikulua.– Azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratzen den biharamunetik hasita, interesDUNek 7 egun naturaleko epea izango dute egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari.
Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe horren barruan, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak propio prestatutako inprimakia erabili behar da. Erreklamazio-inprimakia ebazpen honen I eranskinean eta IVAPen webgunean aurki daiteke.
Erreklamazioak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen edozein egoitzatan aurkeztuko dira. Halaber, erreklamazioak aurkez daitezke Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. atalak dioen edozein eratan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 21a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.
RSS