
243. zk., 2017ko abenduaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (245 KB - 3 orri.)
- EPUB (232 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
6172
ERABAKIA, 2017ko abenduaren 14koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluarena, irailaren 11ko 10/2015 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetatik bigarrenean jasotakoa aplikatuz barne promozioko deialdi publikoa eginda beteko diren unibertsitateko katedradunen kidegoko plazak onartzeko dena.
Gobernu Kontseiluak, 2017ko abenduaren 14ko bileran, irakasle eta ikertzaileentzako lan eskaintza publikoa onartu zuen 2017. urterako, plazen banaketa honekin:
Funtzionarioak eta lan kontratudunak
(Ikus .PDF)
Irailaren 11ko 10/2015 Errege Lege Dekretuak honako hau dio azken xedapenetatik bigarrenean –jatorrizkoan gaztelaniaz–:
«Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa honela geratzen da aldatuta:
Lehenengoa.– 62. artikuluaren bigarren atala honela geratzen da idatzirik:
Halaber, unibertsitateek barne promoziorako plazak deitu ahal izango dute, zeinak bere aurrekontuetako gastuen egoeran hornituta baitaude, unibertsitateko katedradunen kidegora sartzeko. Plaza hauek ezingo dute gainditu irakaskuntza kidegoetara sartzeko txanda libreko enplegu publikoaren urte bereko eskaintzaren helburu diren plazen gehieneko kopurua, lege honen 56. artikuluan ezarria, eta unibertsitateko irakasle titularren edo ikerkuntzarako erakunde publikoetako ikertzaile zientifikoen eskalako karrerako funtzionarioentzat deituko dira, gutxien dela, izaera honen menpe bi urtetan egon badira egiazko zerbitzuan...»
Bestalde, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Legearen 56.1 artikuluak, gerora apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatuak, dio –jatorrizkoan gaztelaniaz–:
«Unibertsitateko irakasleen kidegoak:
1.– Unibertsitateko irakasle funtzionarioak ondorengo kidegoetakoak izango dira:
a) Unibertsitateko katedradunak.
b) Unibertsitateko irakasle titularrak.
Kidego bi hauetako irakasleek irakaskuntza eta ikerkuntza gaitasun osoa izango dute.»
Bada, lan eskaintza publikoan txanda irekian unibertsitateko irakasleen kidegoetako hogeita hamasei plaza onartu direnez 2017an, guztiak unibertsitateko irakasle titularren kidegokoak, hori da gehienez ere barne promozioaren bidez bete daitekeen unibertsitateko katedradunen kidegoko plaza kopurua deialdi publikoaren bidez.
Irailaren 11ko 10/2015 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetatik bigarrenean jasotakoa aplikatuz, Unibertsitateko Irakasleen Batzordeak honako hau erabaki zuen 2017ko uztailaren 11ko bileran: barne promozioko deialdi publikoaren bitartez deituko diren unibertsitateko katedradunen plaza kopurua 19 izatea. Plazen ezaugarriak I. eranskinean jasotzen dira.
Hori guztia kontuan hartuta, Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak hala proposatuta, Gobernu Kontseiluak hau
ERABAKI DU:
Onartzea irailaren 11ko 10/2015 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetatik bigarrenean jasotakoa aplikatuz barne promozioko deialdi publikoa eginda beteko diren unibertsitateko katedradunen kidegoko plazen zerrenda 19koa izatea (Ikus I. eranskina).
Leioa, 2017ko abenduaren 14a.
Errektorea,
NEKANE BALLUERKA LASA.
Idazkari nagusia,
PEDRO MARÍA IRIONDO BENGOA.
RSS