
243. zk., 2017ko abenduaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6170
1500/2017 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bitartez, aldatu egiten da abenduaren 1eko 1437/2017 Ebazpena, zeinaren bidez iragarri baitzen deialdi publikoa egingo zela Arabako Erakunde Sanitario Integratuan zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 2008ko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak hau dio: argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako hutsak aurkitu dira 2017ko abenduaren 1eko 1437/2017 Ebazpenean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak emandakoan, zeinaren bitartez iragarri baitzen deialdi publikoa egingo zela Arabako Erakunde Sanitario Integratuan zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko (2017ko abenduaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 234. zenbakia). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2017/5932 (2/1) orrialdean,
hau dioen lekuan:
«Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoaren lanpostua hutsik dagoenez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du zuzendaritza nagusi honek. Hona hemen»
hau esan behar du:
«Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoaren lanpostua hutsik dagoenez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du zuzendaritza nagusi honek. Hona hemen»
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 11.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.
RSS