Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2017ko abenduaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6165

382/2017 EBAZPENA, urriaren 6koa, Uribe ESIko zuzendari gerentearena. Honen bidez, M.ª Soledad Azkona Losada aldi baterako izendatu da, lau urterako eta luzatzeko aukerarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribe ESIko Urdulizko Ospitaleko espezialitate honetako zerbitzuburu: Barne Medikuntzako espezialitatea.

Martxoaren 31ko 205/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribe ESIko Urdulizko Ospitalean zerbitzuburu lanpostua lehiaketa bidez betetzeko, espezialitate honetan: Barne Medikuntzako espezialitatean.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta M.ª Soledad Azkona Losada andereak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribe ESIko Urdulizko Ospitalean zerbitzuburu, espezialitate honetan: Barne Medikuntzako espezialitatean.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat etorriz, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– M.ª Soledad Azkona Losada Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribe ESIko Urdulizko Ospitalean zerbitzuburu izendatzea aldi baterako, espezialitate honetan: Barne Medikuntzako espezialitatean.

Bigarrena.– Izendapena aldi baterakoa izango da, lau urteko indarraldia izango du luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: 2017ko urriaren 6a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, luzapena onartzen ez bada, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Santa Marina Ospitaleari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Getxo, 2017ko urriaren 6a.

Uribe ESIko zuzendari gerentea,

M.ª LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala