Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2017ko abenduaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
6106

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 27koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez eguneratzen baitira Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren Zerbitzuaren emakidadunek 2018. urtean ezar ditzaketen tarifak.

Apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuan (martxoaren 16ko 48/2004 Dekretuaren bidez aldatu zen) ibilgailu automobilen segurtasunaren arloko aztertze-, izapidetze- eta kudeatze-eginkizunak zehaztu dira. Ibilgailuen azterketa teknikorako zerbitzua duten entitate emakidadunei izenda dakizkieke eginkizunok.

Aipatutako apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuaren 7. artikuluan xedatzen denez, dekretu hori garatzeko xedapenetan ezarriko dira azterketa teknikoaren zerbitzuengatiko tarifak, dekretu beraren azken xedapenenetatik lehenengoan xedatutakoari jarraikiz.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak 2011ko abenduaren 5eko Aginduaren 8. artikuluan xedatu zen tarifak urtero eguneratuko direla, urriko urtetik urterako KPIaren aldaketa aplikatuz. Eguneratutako tarifak hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

Halaber, aipatutako abenduaren 5eko Aginduaren azken xedapenaren bidez, Industria Administrazioan eskumena duen zuzendariari ahalmena ematen zaio agindu hori eta aplikatu beharreko araudia interpretatzerakoan sortzen diren zalantzak erabakitzeko, bai eta agindu hori garatzeko beharrezko diren xedapenak emateko ere.

2016ko azaroaren 25ean, Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren zerbitzuaren emakidadunek 2017. urtean ezar zitzaketen tarifak eguneratu ziren, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza da ebazpen hau hartzeko organo eskuduna, hala xedatuta baitago Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 13. artikuluan.

Ikusita lege horrek eta bestelako xedapen orokorrek eta bateragarriek zer dioten, honako hau

EBAZTEN DUT:

2011ko abenduaren 5eko Aginduaren I., II. eta III. eranskinetan argitaratutako tarifak eguneratzea, 2017ko urriko urtez urteko kontsumo-prezioen indizearen arabera. 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, beraz, ebazpen honetako I., II. eta III. eranskinetan zerrendatutako tarifak aplikatuko dira.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita. Hori guztia, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan azaltzen denari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 27a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala