Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2017ko abenduaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
6095

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 797/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 797/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: MML.

Alderdi demandatua: Brahimsalem Larosi Dua.

Gaia: adostasunik ez izanik, seme-alabei buruzko neurriak.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

661/2017 EPAIA

Epailea: Ana Isabel Viaña Ranilla.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko azaroaren hogeita bata.

Alderdi demandatzailea: MML.

Abogado/a: Enrique Ugarte Blanco.

Prokuradorea: Maria Felicidad Llama Diaz de Cerio.

Alderdi demandatua: Brahimsalem Larosi Dua.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren xedea: banantze edo dibortzioaren ondoriozko neurriak.

EPAITZA

Partez baiesten dut MML andreak Brahimsalem Larosi Dua jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, alderdiek XXXXX adingabeko semearekin izango dituzten harremanak arautzeko neurri hauek onartzen ditut:

A) Brahimsalem Larosi Dua jaunak XXXX seme komunarekiko zuen guraso-ahala bertan behera uztea; izan ere, ahal hori aurrerantzean amak baliatuko du esklusiboki, eta zaintza eta jagoletza ere amari esleitzen zaizkio, eta zaintza ez duen gurasoak komunikazio- eta egonaldi-erregimena izatea ez da bidezkotzat jotzen.

B) Alabaren aldeko mantenu-pentsio bat ezartzen da, hileko 120 eurokoa, eta zaintza ez duen gurasoak ordaindu beharko du, hilabete bakoitzeko lehen bost egunen barruan. Pentsioa urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da.

C) Seme adingabearen ezohiko gastuak –ebazpen honetako oinarri juridikoan zehaztu bezala– gurasoek erdibana ordaindu beharko dituzte. Dena dela, premiazkoak ez diren ezohiko gastuak biek baimendu beharko dituzte. Baimena emantzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (jakinarazpen horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa eta zenbatekoa den, eta, gainera, dagozkion agiriak jasoko dira han). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: (.......) Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko azaroaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala