Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2017ko abenduaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
6089

AGINDUA, 2017ko azaroaren 29koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Ogasun eta Ekonomia Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Ogasun eta Ekonomia Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2017ko urriaren 19ko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2017ko urriaren 25ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanposturako (520010 kodea, 199 dotazioa) deialdia.

Bigarrena.– Agindu honek eragina izango du 2017ko azaroaren 29tik aurrera.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta beraren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 29a.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala