Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2017ko abenduaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6085

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 676/17 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren hirugarren interesdunak.

Susana Álvarez Martínek 676/17 prozedura laburtuaren bidez administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Donostiako Administrazioarekiko Auzien 1. zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 13ko 995/2017 Ebazpenaren aurka, horren bidez ezesten baita jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Horretan, erreklamazio-egileak estatutupeko langile bitartekoaren izaera eta, ondorioz, kalte-ordainen ordainketaren kontzeptuan quantuma jasotzeko eskubidea erreklamatzen zituen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 11.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala