Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2017ko abenduaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
6077

IRAGARKIA, 2017ko azaroaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria izapidetzeko prozeduren 3621. zenbakiko jakinarazpenei buruzkoa.

Aipatutako prozedurak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Aipatutako urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluarekin bat, zitazio honek eragiten dien interesdunei edo haien ordezkariei eskatzen zaie Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren dagokion bulegoan ager daitezela, 5 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, jakinarazpen pertsonala egiteko.

Epe hori igaro, eta agertuko ez balitz, jakinarazpena egindakotzat joko da legezko ondorio guztietarako, agertzeko jarritako epea bukatu eta biharamunetik aurrera.

Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun egoteko ematen da aditzera iragarki hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 27a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala