Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2017ko abenduaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
6074

IRAGARKIA, Lan eta Justizia Saileko Zerbitzu zuzendariarena, Vitoria-Gasteizen Arabako deribazio judizialaren bidezko familia-elkargunea kudeatzeko zerbitzuaren kontratazioa lizitatzeko deialdia egiten duena (Espedientea: A-012-DTJ-2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lan eta Justizia Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Zerbitzu Zuzendaritzako kontratazio-zerbitzua.

c) Agiriak eta informazioa eskuratzea:

1) Bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritzako kontratazio-zerbitzua.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua 1 – F solairuartea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Telefonoa: 945 01 84 96.

5) Faxa.

6) Helbide elektronikoa: mi-mendeznunez@euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2018ko urtarrilaren 8a.

d) Espedientearen zenbakia: A-012-DTJ-2017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Vitoria-Gasteizen Arabako deribazio judizialaren bidezko familia-elkargunea kudeatzeko zerbitzua.

c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: ez.

d) Gauzatzeko / entregatzeko tokia: Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizen dituen lokalak (Santa Olaja de Acero 1, 4. lokala), PK: 01010.

e) Gauzatzeko / entregatzeko epea: 24 hilabete.

f) Luzapenaren onarpena: bai.

g) Esparru-akordio baten ezarpena: ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.

i) CPV (nomenklatura erreferentzia): 85320000-8.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 840.000,00 euro.

5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia 420.000,00 euro. Zenbateko totala: 462.000,00 euro.

6.– Eskatutako bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipenari dagokion zenbatekoaren % 5 (BEZik gabe).

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta gaitasun tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk:

– Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa:

• Betekizuna(k): aurreko hiru (3) urteetako batean (2014an, 2015ean edo 2016an) urteko negozio-bolumenak 315.000,00 eurokoa (BEZik gabe) izan behar du, gutxienez.

– Gaitasun tekniko edo profesionala:

• Betekizuna(k): aurreko bost urteetatik (2012-2016) lan gehien egin duten urtean kontratu honen xedearen antzeko lanak egin izana (hau da, orientazio edo aholkularitza zerbitzuak famili orientabide eta gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartze eremuetan), gutxienez 147.000,00 euroko zenbatekoa zutenak.

c) Bestelako betebehar espezifikoak: ez.

d) Erreserbatutako kontratua: ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko urtarrilaren 9ko 13:00ak.

b) Aurkezpen modua: Europako Kontratazio Agiri Bakarra (EKAB).

c) Aurkezteko tokia: Zerbitzu Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1, Lakua I, F solairuartea.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: bi (2) hilabete proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak: bai.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: bai.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideei loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2018ko urtarrilaren 19ko 12:00ak.

b) Formuletan oinarritutako irizpideei loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2018ko urtarrilaren 25eko 12:00ak.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu.

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2017ko azaroaren 24a.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 1a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN IGNACIO URRESOLA ARECHABALA.


Azterketa dokumentala