Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2017ko abenduaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
6071

EDIKTUA, merkataritza-sozietateei buruzko 185/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza-arloko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 185/2015 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Luzaro Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.

Prokuradorea: Irene Jiménez Echevarria.

Demandatuak: Borja José López Tapia eta Laiseca Ferragut, S.L.

Prokuradorea: Juan Carlos Ruiz Gutierrez.

Gaia: administratzailearen erantzukizunaren demanda.

Judizio horretan, 14/2016 epaia eman da urtarrilaren 14an, eta hau da haren epaitza:

EPAITZA

1.– Osorik baiesten dut Irene Jiménez Echevarría prokuradoreak Luzaro Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.ren ordez aurkeztutako demanda, Borja José López Tapiaren aurkakoa (Juan Carlos Ruiz Gutiérrez prokuradoreak ordezkatu du) eta Laiseca Ferragut, S.L. merkantzia-sozietatearen aurkakoa, auzi-iheslaria bera.

2.– Laiseca Ferragut, S.L. eta Borja José López Tapia kondenatzen ditut Luzaro Establecimiento Financiero De Crédito, S.A.ri solidarioki ordaintzera berrogei mila bostehun eta hamaika euro eta hogeita hiru zentimo (40.511,23).

3.– Gainera, Laiseca Ferragut, S.L. eta Borja José López Tapia kondenatzen ditut guztizko zorraren berandutze-interesa solidarioki ordaintzera, bi puntu gehituta ebazpen honen egunetik aurrera, ebazpena irmo egiten bada, PZLko 576. artikuluan araututako prozesuko interes gisa.

4.– Laiseca Ferragut, S.L. bakarrik kondenatzen dut kostuak ordaintzera.

5.– Borja José López Tapiaren aurkako prozesuko kostuak, berriz, alderdi bakoitzak ordainduko ditu, eta komunak, erdibana.

Laiseca Ferragut, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan (PZL) xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko uztailaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala