
239. zk., 2017ko abenduaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6066
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 202/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Epaia jakinaraztea: 202/2016, adostasunik gabeko dibortzioa.
Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko azaroaren hogeita zazpia. Nik, Penelope Mba Carcedok, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradu naizen honek,
Jakinarazten dut: Epaitegi honetan, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 202/16 prozedura izapidetu dela, zeinaren autoetan epaia eman baita 2017ko uztailaaren 19an. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.
Edilberto Brizuela Gómez jaunari behar legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, ezezaguna baita egun duen helbidea, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ebazpen hau ematen dut, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela auzi-ihesean den demandatuak.
Getxo (Bizkaia), 2017ko azaroaren 27a.
Justizia Administrazioaren letradua,
PENELOPE MBA CARCEDO.
RSS