Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2017ko abenduaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
6058

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 1ekoa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Molla-Hondarribiko portuko amarralekuak erabiltzeko emakidak 7. zerrendako laketontziei emateko prozedura deialdi publikoaren bidez hastea erabakitzen duena.

Euskadiko Kirol Portuak SAk profesionalak ez diren laketontzietarako amarraleku-instalazioak ditu Molla-Hondarribiko portuan, eta amarralekuak erabiltzeko titulu gaitzailea eman beharra dago aurrez haiek okupatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko portuetako halako tituluak emateko prozedura ezarrita dago Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegiturako sailburuaren 2017ko urriaren 19ko Aginduan, zeinaren bitartez laketontzien titularrei amarralekuak emateko prozedura eta horiek erabiltzeko emakiden araubidea arautzen diren. Izan ere, haren 5. artikuluaren arabera, Administrazioak amarraleku-eskaerak aurkezteko epea irekiko du Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren ebazpenaren bidez egindako deialdiaren iragarkia eginez, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko baita.

Hori horrela, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 7.h) , 23 b) eta 23.c) artikuluek eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 19ko Aginduaren (haren bitartez, laketontzien titularrei amarralekuak emateko prozedura eta horiek erabiltzeko emakiden araubidea arautzen dira) 5. artikuluak emandako ahalmenak baliatuta, zuzendaritza honek honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Molla-Hondarribiko portuko amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko prozedura hastea, deialdi publikoaren bidez, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren oinarrien arabera.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari, edo ebazpena eman duenari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 1a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.

I. ERANSKINA
OINARRIAK

Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.

Molla-Hondarribiko portuan 7. zerrendako ontzietarako amarralekuak erabiltzeko emakidak ematea da deialdiaren xedea.

Bigarrena.– Eskainitako amarralekuak.

1.– Eskainitako amarralekuak berrehun eta hogeita hamazazpi (237) dira.

2.– Amarraleku kopurua kategoria bakoitzean honako hau izango da:

a) Finger luzera 4 metrokoa eta fingerren arteko zabalera gutxi gorabehera 4,30 metrokoa duten pantalan-amarralekuak: 81.

b) Finger luzera 4 metrokoa eta fingerren arteko zabalera gutxi gorabehera 5 metrokoa duten pantalan-amarralekuak: 105.

c) Finger luzera 4 metrokoa eta fingerren arteko zabalera gutxi gorabehera 5,72 metrokoa duten pantalan-amarralekuak: 2.

d) Finger luzera 6 metrokoa eta fingerren arteko zabalera gutxi gorabehera 6,20 metrokoa duten pantalan-amarralekuak: 36.

e) Finger luzera 8 metrokoa eta fingerren arteko zabalera gutxi gorabehera 7,20 metrokoa duten pantalan-amarralekuak: 13.

3.– Amarralekuak ebazpen honen II. eranskineko planoan adierazitako tokian daude.

Hirugarrena.– Eskaerak.

1.– Ebazpen honen III. eranskineko eredu normalizatuan aurkeztuko da eskaera. Eredu hori doan emango dute Euskadiko Kirol Portuak SAren bulegoetan –hemendik aurrera, EKP– Hondarribiko instalazioetan (Kapitaintza, Minatera z/g, 20280 Hondarribia).

2.– Halaber, www.euskadi.eus webgunean ere eskura daiteke, atal honetan sartuta: Eusko Jaurlaritza – Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila – Garraioak – Portuak – kirol-portuetan amarralekuak: «amarratzeko eskaera».

Laugarrena.– Dokumentazioa.

Eskaerekin batera Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 19ko aginduaren 9. artikuluan eskatutako dokumentazioa aurkeztuko da.

Bosgarrena.– Eskaerak aurkezteko lekua.

Eskaerak zuzenean aurkeztu ahal izango dituzte EKPren Hondarribiko instalazioetan (Kapitaintza, Minatera z/g 20280 Hondarribia) astelehenetik ostiralera bitartean, 09:30etik 17:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatutakoa alde batera utzi gabe.

Seigarrena.– Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaera-orriak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 26an hasiko da eta 2018ko urtarrilaren 16an amaituko da (astelehenetik larunbatera).

Zazpigarrena.– Prozedura.

Amarralekuak esleitzeko prozedura lehia askea izango da, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 19ko Aginduaren 14. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideak kontuan harturik (agindu horren bitartez, laketontzien titularrei amarralekuak emateko prozedura eta horiek erabiltzeko emakiden araubidea arautzen dira).

Zortzigarrena.– Amarralekua erabiltzeko emakida.

Amarralekua erabiltzeko emakidak hamabost urte iraungo du, ematen den egunetik aurrera zenbatuta.

Amarralekuak erabiltzeko emakiden araubide juridikoa aipatutako aginduaren III. kapituluan ezarritakoa izango da.

Bederatzigarrena.– Publikotasuna.

1.– Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluarekin bat, EKPren Hondarribiko instalazioen iragarki-taulan (Kapitaintza, Minatera z/g 20280 Hondarribia) jakinaraziko da eskabideak eta aurkeztutako dokumentazioa zuzendu beharra, bai eta, hala badagokio, deialdi hau garatzeko alderdiekin zerikusia duen informazio oro ere.

2.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala