Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2017ko abenduaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
6015

IRAGARKIA, zeinen bidez jakinarazten baita etetea bertan behera utzi eta zigor-espedientearen artxiboa agintzen duen Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren Ebazpena, kirol arloan indarkeria, arrazismoa, xenofobia eta intolerantziaren kontrako uztailaren 11ko 19/2007 Legean xedatutakoari jarraikiz.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Segurtasuneko sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 121. artikuluak eta hurrengoek esan bezala.

Jakinarazten da ezen ezarritako zehapenak administrazio-bidean irmo bilakatzen direnean, zehapen-ebazpena eta inskribatu beharreko datuak bidaliko dizkiogula Estatuko Zehapen Erregistroari, hala xedatuta baitago kirol arloan indarkeria, arrazismoa, xenofobia, eta intolerantzia prebenitzeko araudia onartzen duen otsailaren 26ko 203/2010 Errege Dekretuan, 77. artikuluan hain zuzen.

Interesdunak ebazpenaren testu osoa eskuragarri du honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 30a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala