Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2017ko abenduaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
6013

IRAGARKIA, zeinaren bidez Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) jakinarazten baitu estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:

– Industri produkzioaren indizea (IPI) 2017/iraila.

– Basoen inbentarioa. 2016. urtea.

– Aurrekontuak egikaritzearen estatistika 2017ko 3. hiruhilekoa.

– Txikizkako merkataritzaren indizea (BMIt) 2017ko 3. hiruhilekoa.

– Biztanleen udal estatistika. 2017. urtea.

– Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak. 2017. urtea.

– Zerbitzuen koiuntura-indizea 2017ko 3. hiruhilekoa.

– Ezkontzen estatistika (EZKE) 2017ko 2. hiruhilekoa.

– Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) sektorea. 2015. urtea.

– Lana, familia eta norberaren bizitza bateratzeari buruzko inkesta. 2016. urtea.

– Euskal AEko fundazio sektorea eta onura publikoko elkartegintza. 2015. urtea.

– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETHI) 2017/urria.

– Ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G 2016. urtea.

– Ontzien aitorpenaren estatistika. 2016. urtea.

– Industria-prezioen indizea (IPRI) 2017/urria.

– Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK) 2017/urria.

– Jaiotzen estatistika (JAIE) 2017ko 2. hiruhilekoa.

– Ospitale estatistika. 2015. urtea.

– Higiezinen eskaintzaren inkesta. 2017ko 3. hiruhilekoa.

– Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE) 2017ko 3. hiruhilekoa.

– Hiruhileroko kontuak (HKE) 2017ko 3. hiruhilekoa.

– Biztanleriaren eta etxebizitzen estatistika. 2016. urtea.

– Eraikuntzako kostuen indizea (EEKI) 2017/urria.

– Pertsonen eta familien errentaren estatistika. 2015. urtea.

– Goi-teknologiako adierazleen taula. 2015. urtea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 30a.

Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala