Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2017ko abenduaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6006

EDIKTUA, elkarrekin adostutako banantze edo dibortziotik eratorritako neurriak aldatzeari buruzko 93/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, elkarrekin adostutako neurriak aldatzeko 93/2016 prozedura bideratu da, Sabrina del Carmen Trinidad-ek eskatuta, Gregorio Molla Borja-ren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

97/2017 EPAIA

Epailea: Julio Luis Gallego Martinez.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko maiatzaren hamaika.

Alderdi eskatzailea: Sabrina del Carmen Trinidad.

Abokatua: Maria Dolores Aguirre Suarez.

Prokuradorea: Fco. Javier Aguirreurreta Bilbao.

Judizioaren gaia: 93/2016 zenbakiarekin, epaitegi honetan bideratutako ezkontza-prozesuan adostutako behin betiko neurriak aldatzea.

EPAITZA

1.– Erabakitzen da 724/2013 zenbakiarekin epaitegi honetan izapidetutako aurreko prozesuan adostutako behin betiko neurriak aldatzea, eta 2017-01-05eko hitzarmen arautzailearen baldintzetan idatzita geratzen dira.

2.– Ez da kosturik ezartzen.

3.– Epai honen aurka, Fiskaltzak soilik aurkeztu ahal izango du apelazio-errekurtsoa, betiere ezkontzan izandako adingabeko seme-alaben alde egiteko.

Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

AUTOA

Epailea: Julio Luis Gallego Martinez.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko maiatzaren hamabosta.

XEDAPENAK

1.– Prozedura honetan 2017-05-15ean emandako epaia zuzentzea erabaki da.

2.– Aipatutako ebazpena aurrekarietan adierazitako moduan idatzita geratuko da, behin betiko, honela:

Abokatua: Zaloa Parra.

Eta Gregorio Molla Borja demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko azaroaren hamalauan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala