Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2017ko abenduaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
5976

EDIKTUA, 1836/2017 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) espetxe-zaintzako epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: nire kargurako epaitegi honetan, gizartearentzako lanak betetzeko 1836/2017 espedientea bideratu da, Anibal Capelo Bahia jaunaren zigortuaren aurka –1980-01-24an jaio da (NAN zk.: 72727783N), Victorino eta Manuelaren semea da, eta hau du azken helbidea: Navarro Villoslada kalea 8, 3. C, Gernika-Lumo–. Espediente horretan autoa eman da 2017-10-06an, baina ezinezkoa izan da horren berri jakinaraztea. Autoaren xedapen-zatiak honela dio hitzez hitz: «Anibal Capelo Bahiak gizartearen alde berrogeita lau egunez lan egiteko zigorra ez duela bete adieraztea. Zigor hori Vitoria-Gasteizko Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalak ezarri zion (2158-15-P2-F).

Bidal bekio lekukotza Vitoria-Gasteizen dagokion guardiako epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bedi ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, behar diren ondorioetarako».

Anibal Capelo Bahiari jakinarazpena egiteko balio dezan, bestela jakinaraztea ezinezkoa baita, eta agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia), 2017ko azaroaren 14an. Jakinarazten zaio, halaber, ebazpen horren aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala