Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2017ko abenduaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5973

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 29koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, zeinaren bidez onartu egiten baita UPV-EHU Nazioarteko Lankidetza Ez Zentralizatuko Masterra erakundeari emandako laguntzari uko egiteko eskaera, NBE-2015BA/0024 espediente-zenbakiko lankide boluntarioari beka emateko. Nazio Batuen Erakundearen sistemako nazioarteko erakundeei eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoei 2015. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan ezarritakoa da hori, erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2015eko abenduaren 3ko Ebazpenaren babespean, UPV-EHU Nazioarteko Lankidetza Ez Zentralizatuko Masterra erakundeari 19.329,46 euroko diru-laguntza eman zitzaion, María Rabuñal García lankide boluntarioari beka emateko, eta, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2016ko abenduaren 13ko Ebazpenaren babespean, aipaturiko beka 16.641,33 euroan luzatu zen; horrela, guztira, 35.970,79 eurokoa izan zen beka.

Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2017ko azaroaren 3an igorritako komunikazioan, partzialki bekari uko egiteko eskaera bidali zuen, espedientean jasotako arrazoiengatik.

Eskaera aztertu ondoren, Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak erakunde onuradunak uko egiteko eskaeraren aldeko txostena egin zuen.

Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak (erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko diren laguntzak), 9. artikuluan, ezartzen du lankide boluntarioak bekari uko egiteak ekarriko duela kobratutako eskubide ekonomikoen itzulketa proportzionala eta, hala behar izanez gero, ordaindu gabekoak ez direla ordainduko

Uko egindako zenbatekoa kalkulatzeko, garatu gabeko beka-aldia hartuko da kontuan.

Proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean jarri ondoren (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena), aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ematea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariari dagokio.

Hori guztia dela bide, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Rabuñal García lankide boluntarioak eskatutako bekari uko egiteko eskaera onartzea, erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko Nazio Batuen Erakundearen sistemako nazioarteko erakundeei eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoei 2015. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan.

Horren ondorioz, UPV-EHU Nazioarteko Lankidetza Ez Zentralizatuko Masterra erakundeak dagokion kopurua (justifikatuta ez dagoena) itzuli beharko du, hau da, 1.006,77 euro.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ezetsi egin dela pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzien bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 29a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala