Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2017ko abenduaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5966

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 28koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Donostiako portuko aparkaleku-zerbitzua arautzen duen 2007ko otsailaren 23ko Ebazpena aldatzen duena.

Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2006ko irailaren 6ko Agindu bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetako zerbitzu aldeetan ibilgailuak aparkatzeko portu-zerbitzua arautu zen.

Agindu horren 2.1 artikuluak ezartzen du portu bakoitzeko egoerak hala eskatzen badu, portuko aparkaleku-zerbitzua ere arautu egingo dela, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren ebazpen bidez. Eta horrela egin zen Donostiako portuko aparkaleku-zerbitzua arautzen duen Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2007ko otsailaren 23ko Ebazpenaren bidez.

Indarrean dauden baimenak 2017ko abenduaren 31n bukatuko direnez, portuko Administrazioaren zerbitzuek egindako kudeaketa zuzenak eman dituen emaitza onak ikusita, beharrezkoa da horrela jarraitzea eta aipatutako ebazpena aldatzea egungo egoerara moldatzeko kolektibo ezberdinei eragiten dieten alderdietan.

Hori horrela, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 23. artikuluko b) eta j) letretan ezarritakoaren arabera emandako ahalmenak betez, zuzendaritza honek honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Donostiako portuko aparkaleku-zerbitzua arautzen duen 2007ko otsailaren 23ko Ebazpena aldatzea. Hona aldaketak:

Bat.– Laugarren ebazpen-zatia aldatuko da eta honela idatzita geratuko da:

«Arau honen gai den zerbitzua portuko Administrazioak kudeatuko du zuzenean eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera 25 urteko iraupena izango du.»

Bi.– Bosgarren ebazpen-zatia aldatuko da eta honela idatzita geratuko da:

«Donostiako portuan dauden 63 aparkaleku-plazak honela banatutako dira:

– 27 plaza Donostiako portuko emakidadunentzat eta egoiliarrentzat.

– 10 plaza arrantzaleentzat.

– 8 plaza Acubaco elkartearentzat.

– 18 plaza, zamalanetarako.»

Hiru.– Seigarren ebazpen-zatiko 6. puntua aldatuko da eta honela idatzita geratuko da:

«– Eskabideak aurkezteko epea urte guztian zehar egongo da irekita, baina aparkalekuaren bereizgarriak urte naturalaren iraupena izango du, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte. Berriztapena eskatzeko epea urriaren 15etik 30ra izango da. Eskabide horrekin batera, urtero, dagokion dokumentazio eguneratua aurkeztu beharko da, gehienez ere, hilabeteko antzinatasuna duena.»

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari, edo ebazpena eman duenari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 28a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.


Azterketa dokumentala