234. zk., 2017ko abenduaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (318 KB - 2 orri.)
- EPUB (264 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
5939
IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baita esleitu gabe utzi dela Segurtasun Saileko zentroetan giltzak berdintzeko sistema elektromekanikoa eskuratu eta instalatzeko lizitazio-prozedura irekia (Espedientea: S-118/2017).
1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.
a) Erakundea: Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: S-118/2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Mota: hornidurak.
b) Deskribapena: Segurtasun Saileko zentroetan giltzak berdintzeko sistema elektromekanikoa eskuratu eta instalatzea.
c) Loteak: ez dago.
d) Esleipenaren iragarkia noiz eman zen argitara: 2017ko uztailaren 20ko EHAA, 138. zenbakia.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitazio oinarrizko aurrekontua: 400.000,00 euro, BEZa barne (% 21).
5.– Esleitu gabe uzteko aginduaren data: 2017ko azaroaren 23a.
Erandio, 2017ko azaroaren 29a.
Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,
MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.