Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2017ko abenduaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5868

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 22koa, Kulturako sailburuordearena, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko maiatzaren 3ko Aginduaren babesean aurkeztutako musika- jarduera profesionaletarako diru-laguntza eskabideen gainean hartutako ebazpenaren berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2017ko maiatzaren 9an argitaratu zen EHAAn argitara eman zen 2017ko maiatzaren 3ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, musika jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.

2.– Aipaturiko aginduaren 13.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdian aurreikusitako diru-laguntzaen ebazpena prozeduran interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie, eta horren erreferentzia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da guztiek jakin dezaten.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean azaltzen den bezala, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko maiatzaren 3ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzak argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 22a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala