Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2017ko abenduaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5829

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 15ekoa, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez onartzen baita Itxaso 220 kV-ko transformazioko azpiestazioa TA «by-pass» eraginkor bat instalatzearen bidez handitzeko proiektua eta baimentzen baita haren instalazioa, Itsasoko udalerrian.

Erref.: RS 20-66740 – AT-E-2017-5.

AURREKARIAK

Bat.– 2017ko otsailaren 17an, Red Eléctrica de España SAUk (helbidea: Paseo del Conde de los Gaitanes 177, La Moraleja, Alcobendas-Madrid) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan eskatu zuen Itsasoko udalerrian Itxaso 220 kV-ko transformazioko azpiestazioa AT «by-pass» eraginkor bat instalatzearen bidez handitzeko proiektua onartzea eta proiektu horren administrazio-baimena.

Bi.– 2017ko martxoaren 14an, Industria, Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusira idazki bat helarazi zitzaion, garraioa instalatzeko beharrezko txostena eskatzeko.

Hiru.– 2017ko maiatzaren 12an, aipatu azpiestazioan erreaktantzia instalatzeko proiektuaren aldeko txostena eman zuen Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusiak.

Lau.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 24/2013 Errege Dekretuaren 55. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Red Eléctrica de España SAUren aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen 2017-06-22ko EHAAn eta 2017-06-08ko GAOn.

Bost.– 2017ko ekainaren 1ean, ofizioa helarazi zitzaion Ezkio-Itsasoko Udalari, eskatutako baimenaren alde edo aurka ager zedin, eta, alde agertuz gero, baldintza teknikoak eman zitzan.

Sei.– 2017ko ekainaren 14an, Ezkioko Udalak idazki bat aurkeztu zuen, adierazteko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioaren 27/2016 Foru Dekretuaren bidez onartu zela Itsaso Ezkio-Itsaso udalerritik bereiztea eta udalerri independente gisa eratzea.

Zazpi.– 2017ko ekainaren 20an, Itsasoko Udalari ofizioa helarazi zitzaion, eskatutako baimenaren alde edo aurka ager zedin, eta, alde agertuz gero, baldintza teknikoak eman zitzan; 2017ko irailaren 26an, eskabide hori berriz egin zen, baina Udalak ez zuen erantzun.

Zortzi.– 2017ko ekainaren 1ean, ofizio bana helarazi zitzaien Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuari, zeinetan eskatzen baitzitzaien eskatutako baimenaren alde edo aurka ager zitezela eta, alde agertuz gero, baldintza teknikoak eman zitzatela; 2017ko irailaren 26an, eskabide hori berriz egin zen, baina ez zuten erantzun.

Bederatzi.– Ezarritako jendaurreko informazio-aldian, ez zen alegazio-idazkirik aurkeztu.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.– Espedientean, honako arau hauetan agindutako arauzko izapideak bete dira: 24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa; 282/2002 Dekretua, abenduaren 3koa, zeinaren bidez arautzen baitira argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, hala nola hasitakoak, zuzeneko lineak eta kontsumitzaileekin konektatzeko instalazioak eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak; 1955/2000 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta zuzkitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak, eta bat datorren gainerako legedia.

Bi.– Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza da espediente hau ebazteko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuak emandako eskumena erabiliz (2017-04-21eko EHAA).

Aipatutako lege-manuak eta oro har erabilgarri diren eta horiekin bat datozen gainerako xedapenak ikusi ostean, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak honako hau:

EBAZTEN DU:

1.– Red Eléctrica de España SAUri Itxaso 220 kV-ko transformazioko azpiestazioa TA «by-pass» eraginkor bat instalatzearen bidez handitzeko proiektua onartzea eta baimena ematea hori instalatzeko, Itsasoko udalerrian; hauek dira ezaugarri nagusiak:

● Posizio aldatuak «by-pass» eraginkorra egiteko, Hernani 2 eta Orcoyen 1 lineetan:

Ormaiztegi 1 eta AT-2 posizioak birkonfiguratzea JBP1 eta JBP2 delakoen gainean:

– Ormaiztegi 1:JBP1 eta JBP2 barrak handitzea.

– Tresneria berria instalatzea (hautagailuak).

(Ikus .PDF)

– AT-2: JBP1 eta JBP2 delakoen gaineko posizioaren konexioa, kable isolatuarekin (400 m).

AT-2 delakoaren barra hautagailuak eta 2 barra-jokoa (JBP2) interkonektatuko dituzte indar-kableek.

(Ikus .PDF)

Ebazpen hau abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan (2002-12-23ko EHAA) ezarritakoari eta ondorengo baldintza orokorrei jarraituz ematen da:

1.– Onartutako proiektuarekin eta eskatu eta baimentzen diren aldaketekin bat egin beharko dute obrek.

2.– Martxan jartzeko epea urtebetekoa izango da, ebazpen honen datatik hara hasita.

3.– Behin betiko errekonozimenduari eta martxan jartzeko akta emateari dagokionez, lanak amaitu direla jakinarazi beharko dio instalazioen titularrak Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari.

4.– Ebazpen hau emateak ez dakar berarekin udal, probintzia edo beste edonon lortu beharreko obrak egiteko baimenak edo lizentziak lortu behar ez izatea, hau da, eskatzaileak nahitaez lortu beharko ditu baimen horiek guztiak ere. Halaber, hirugarren posibleek izan ditzaketen eskubideak eragotzi gabe eta jabetza-eskubidea salbu utzita ematen da baimen hau.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Zerbitzu Zuzendaritzari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean.

Donostia, 2017ko azaroaren 15a.

Lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala