Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2017ko azaroaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5809

EDIKTUA, epaia argitzeko autoko 512/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 512/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Jose Antonio Barbarin Marcos.

Abokatua: Jesus Antonio Montes Egaña.

Prokuradorea: Gonzalo Arostegui Gomez.

Demandatua: Sertekotel SL eta Seguros Liberty.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-06-24an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Gonzalo Arostegui Gomez prokuradoreak Jose Antonio Barbarin Marcosen izenean eta hura ordezkatuz Sertekotel, SL enpresaren aurka jarritako demanda; horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 883,30 euro ordaintzera, gehi ebazpen honen datatik aurrera sortutako legezko interesa bi puntutan gehituta; gainera, espresuki demandatuari ezartzen dizkiot auzi-jartzaileari epaiketak sortutako kostuak.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Aipatutako judizioan, argibide-autoa eman zenda 2016-07-27an, eta hau da xedapen-zatia:

XEDAPENAK

2016ko ekainaren 24ko epaia argitzeko, xedapen-atalean esaldi hau gehitu da: «Kopuru horren ordainketari egotzi behar zaizkio Liberty Seguros enpresak jada ordaindutakoa (300 euro)», beraz, epaitza honela geratuko da:

Baietsi egiten dut Gonzalo Arostegui Gomez prokuradoreak Jose Antonio Barbarin Marcosen izenean eta hura ordezkatuz Sertekotel, SL enpresaren aurka jarritako demanda; horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 883,30 euro ordaintzera –Kopuru horren ordainketari egotzi behar zaizkio Liberty Seguros enpresak jada ordaindutakoa (300 euro)–, gehi ebazpen honen datatik aurrera sortutako legezko interesa bi puntutan gehituta; gainera, espresuki demandatuari ezartzen dizkiot auzi-jartzaileari epaiketak sortutako kostuak.

Sar bedi ebazpen hau Epaien Liburuan, eta bidal bedi lekukotza auto nagusietara.

Aurkaratzeko modua:

Auto honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu; jatorrizko ebazpenaren aurka, berriz, hura jakinaraztean adierazi ziren errekurtsoak jar daitezke.

Aurreko apartatuan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasiko dira (BJLO, 267.9 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Sertekotel, SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko urriaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala