228. zk., 2017ko azaroaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (225 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5791
IRAGARKIA, 2017ko azaroaren 21ekoa, Arabako Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita lan-arloko arau-hausteengatik –arau-hausteen aktan jasotakoak– zehapen-prozedura hasi izana eta/edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.
Ezinezkoa izan da egintza hori zuzenean jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen egintzaren eduki osoa ezagutzeko Arabako Laneko Ikuskaritzan agertu beharko direla (Alaba Jeneralaren kalea 10, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz), 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere egutegiko 20 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 21a.
Arabako Laneko Ikuskaritzako burua,
SONIA HOLGADO ARÍN.