Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2017ko azaroaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
5784

IRAGARKIA, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde sentsibilizatzeko urteko kanpainaren publizitate-espazioak planifikatu eta erostea kontratatzeko lizitazioari buruzkoa, prozedura irekiaren bidez (Espedientea: 02EMK/02S/2018).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Organoa: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 02EMK/02S/2018.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: publizitate-espazioak planifikatu eta kudeatzea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Burutzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Burutzeko epea: kontratua sinatzen denetik 2018ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitaziorako aurrekontua: 170.000 euro; BEZa (% 21): 35.700 euro. Guztira: 205.700 euro.

5.– Bermeak: administrazio-klausula partikularren agirian ezarritakoak.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza. Lehendakaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea 2.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.

d) Telefonoa: 945 01 80 48.

e) Faxa: 945 01 81 59.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkeztu arte.

7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak: administrazio-klausula partikularren agiriaren karatularen 29. puntuan ezarritakoak.

8.– Eskaintzak esleitzeko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak.

Eskaintza ekonomikoa: 51 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak.

Eskaintza teknikoa: 49 puntu.

9.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017-12-22, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula partikularren agirian adierazten direnak.

c) Aurkeztuko lekua:

1) Entitatea: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza.

2) Helbidea: Nafarroa kalea 2.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, B gutun-azala irekitzen denetik hasita.

e) Aldaerak onartzea: ez.

10.– Eskaintzak irekitzea.

«C» gutun-azalak irekitzea: 2018-01-10, 12:00etan.

«B» gutun-azalak irekitzea: 2018-01-23, 12:00etan.

a) Entitatea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

b) Helbidea: Manuel Iradier 36.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01005.

11.– Bestelako argibideak.

12.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

13.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zeneko eguna: ez dago horrelakorik.

14.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orrialdea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 28a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala