Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2017ko azaroaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5783

EDIKTUA, 710/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 710/2017-P hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Medius Collection SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Jesus Maria Aguirre Ezquerro.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-11-07an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut Michal Lukasz Imiolek jaunak Medius Collection SLen izenean eta hura ordezkatuz aurkeztu duen demanda, Jesus Maria Aguirre Ezquerro jaunaren aurkakoa, eta, azken hau kondenatzen dut demandatzaileari 540 euro ordaintzera, laugarren oinarriaren araberako interesak. Ez da berariazko ebazpenik hartu sortutako kostuei dagokienez.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu. ZLb, 455.1 artikulua.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jesus Maria Aguirre Ezquerro demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka ez dago errekurtsorik jartzerik.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala