Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2017ko azaroaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5771

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez argitaratzen baita xede hau duen administrazio-kontratuaren lizitazioa esleitu gabe uzteko deklarazioa: Bilbao-Donostia lineako 68/000 kilometro-puntuko trenbide-zubia berritzeko obra, Deban.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obra.

b) Xedearen deskribapena: Bilbao-Donostia lineako 68/000 kilometro-puntuko trenbide-zubia berritzeko obra, Deban.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2017ko irailaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 182. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: berrehun eta berrogeita hamazazpi mila eta berrogeita hamabost euro eta hamasei zentimo (257.055,16), BEZa kanpo.

5.– Esleitu gabe uzten dela ebaztea: 2017ko urriaren 19an.

a) Kontratatzailearen profilaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vascaren web orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/

(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak)

b) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura; http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20016669)

Bilbao, 2017ko azaroaren 15a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala