Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2017ko azaroaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
5717

IRAGARKIA, eraikuntzaren obra proiektu eta zuzendaritzari buruzko kontratuen lizitaziori buruzkoa.

1.– Erakunde adjudikazioduna.

a) Erakundea: «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa) sozietate publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Sail Teknikoa.

c) Espedientearen zenbakia: CON-2017-SE-0363.

2.– Kontratuen xedea.

a) Xedearen deskribapena:
– 1. lotea (B-124) 64 BOE, eranskinak eta urbanizazioa, 4.2 eta 4.3 lurzatiak, San Juan de Rompeolas, Santurtzi:

a) Dagoenetik abiatuta gauzatze proiektua ikuskatu, zuzendu eta idaztea (eranskinak barne).

b) BOEaren kalifikazio berria eta obra lizentzia izapidetzea.

c) Obren zuzendaritza eta ikuskapena nahiz azken ziurtapena (agiri osagarriak barne).

d) Alboko 4.1 lurzatian egiten ari diren obrekin eta eremuaren urbanizazio guztiarekin koordinatzea.

e) Berme eta salmenta osteko fasean arreta.

– 2. lotea (B-58) 96 PTE, eranskinak eta urbanizazioa, Zorrotzaurreko SI-2 lurzatian, bilbao:

a) Dagoenetik eta Visesaren aurreproiektutik abiatuta oinarrizko proiektua idaztea.

b) Obra lizentzia eta BOEaren behin-behineko kalifikazioaren aldaketa izapidetzea.

c) Gauzatze proiektua idaztea (eranskinak barne).

d) Obren zuzendaritza eta ikuskapena nahiz azken ziurtapena (agiri osagarriak barne).

e) Berme eta salmenta osteko fasean arreta.

– 3. lotea (B-109) 24 BOE, eranskinak eta urbanizazioa, Erreka kalea 1, Mundaka:

a) Dagoen oinarrizko proiektutik abiatuta gauzatze proiektua idaztea (eranskinak barne).

b) Obra lizentzia eta gainerako administrazio espedienteak izapidetzea.

c) Obren zuzendaritza eta ikuskapena nahiz azken ziurtapena (agiri osagarriak barne).

d) Berme eta salmenta osteko fasean arreta.

b) Banaketa loteen arabera: bai.
c) Gauzatzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatze epea edo emateko epemuga: 72 hilabete arte.

1. fasea: 3 hilabete.

2. fasea: 24 hilabete.

3. fasea: gutxienez 12 hilabete.

3.– Adjudikatzeko izapideak, prozedura eta modua.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: eskaintzek aipatzen diren zenbateko guztiak ez dituzte gaindituko:

1. lotea:

Oinarrizko aurrekontua: 260.000 euro, BEZik gabe.

2. lotea:

Oinarrizko aurrekontua: 445.500 euro, BEZik gabe.

3. lotea:

Oinarrizko aurrekontua: 154.000 euro, BEZik gabe.

Kontratuaren balio zenbatetsia:

1. lotea: 286.000 euro, BEZik gabe.

2. lotea: 297.000 euro, BEZik gabe.

3. lotea: 407.000 euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez da aplikatuko.

Behin betiko bermea: administrazio baldintza pleguak zehaztutakoarekin bat, gutxienez BEZik gabe adjudikazio prezioaren % 5.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa) sozietate publikoa edo www.visesa.com web-orria.

b) Helbidea: Gamarrako Atea kalea, 1-A (2. solairua).

c) Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Telefono-zenbakia: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko epemuga: 2017ko abenduaren 14a.

7.– Kontratisten baldintza bereziak.

a) Sailkapena: ez da aplikatuko.

b) Beste baldintza batzuk: gaitasun tekniko eta profesionalaren gutxieneko baldintzak. Eskatzen den gaitasun teknikoa eta profesionala egiaztatzeko, administrazio baldintzen pleguak xedatutakoari erreparatuko zaio.

– Zuzendari eskudunarentzat (arkitektoa):

• Gutxienez guztira 100 etxebizitza proiektatu edota obran zuzendu izana.

• 50 etxebizitzatik gorako sustapena proiektatu edota obran zuzendu izana.

– Obra gauzatzeko zuzendariarentzat (arkitekto teknikoa edo aparejadorea):

• Gutxienez guztira 100 etxebizitza obran zuzendu izana.

• 50 etxebizitzatik gorako sustapena obran zuzendu izana.

– Salmenta osteko eta obraren berme-aldirako arduradunarentzat:

• 50 etxebizitzatik gorako sustapena proiektatu edota obran zuzendu izana.

8.– Adjudikazio irizpideak:

1) Eskaintza ekonomikoa (51)

2) Aldez aurretiko proposamena aztertu eta hobetzea (18)

3) Gorabeherak murriztu eta patologiak saihestea (9)

4) Metodologia eta ekipo prestazio gehiago eskaintzea (9)

5) Lanen irismenari dagozkionak baino prestazio gehiago (5)

6) Berme eta salmenta osteko faseari buruzko epearen eskaintza (4)

7) Proiektua idazteko epearen eskaintza.

8) Gizarte prestazio gehiago (2)

9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko epemuga: 2017ko abenduaren 21a. Ordua: 13:00.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A», «B» eta «C» gutun-azalak administrazio baldintzen pleguan aurrez ikusitako dokumentazioarekin.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea kalea, 1-A (2. solairua) edo www.euskadi.eus Euskal Autonomia Erkidegoko plataforma informatiko erkidegoaren bitartez ala horretan ostatatutako eduki berezira zuzenean sartuta hurrengo helbidea erabiliz: www.contratacion.info

Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Lizitatzaileak nahitaez eskaintza hurrengo epean mantendu beharko du: 3 hilabete, eskaintzak ireki eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

e) Aldaerak onartzea: ez dira onartuko.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa) sozietate publikoa.

b) Helbidea: Gamarrako Atea kalea, 1-A (2. solairua).

c) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Data: 2018ko urtarrilaren 25a.

e) Ordua: 10:00ak.

11.– Iragarkien gastuak: adjudikaziodunaren kargura.

12.– Iragarkia «Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera» bidali den data: 2017ko azaroaren 10a.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioak eta pleguak lortzeko aukera honako atari informatikoan edo web-orrian dago: www.visesa.eus edo http://www.visesa.com/listado_concursos.asp

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 10a.

VISESAko zuzendari nagusia,

CARLOS QUINDÓS FERNANDEZ.


Azterketa dokumentala