Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2017ko azaroaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5710

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez jakinarazten baita esleitu gabe geratu dela administrazio-kontratu baten lizitazioa, honako helburu hau duena: ETSren sareko egoitzetarako behe tentsioko energiaren hornidura.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornikuntza.

b) Xedearen deskribapena: ETSren sareko egoitzetarako behe tentsioko energiaren hornidura.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2017ko urriaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 194. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: seiehun eta laurogeita hamahiru mila bostehun eta hirurogei (693.560,00) euro, BEZik gabe.

5.– Esleipena: Esleitu gabe uzten dela erabakitzea: 2017ko azaroaren 15a.

a) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web-orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/

(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak)

b) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web-orrian. Lotura; http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20016854)

Bilbao, 2017ko azaroaren 15a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala