Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2017ko azaroaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5708

IRAGARKIA, 2017., 2018. eta 2019. urteetan dragatze-planaren eta hari lotutako jarduketen ingurumen-jarraipena egitea helburu duen kontratuaren lizitazioa formalizatu dela argitara emateko dena (DEI 51/03/17).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Kontratazio Mahaia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: DEI 51/03/17.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: dragatze-planaren eta hari lotutako jarduketen ingurumen-jarraipena, 2017., 2018. eta 2019. urteetarako.

c) Loteak eta kopurua: kontratuaren xedea ez dago lotetan banaturik.

d) Lizitaziorako iragarkia zer egunetan eta zer aldizkaritan argitaratu den: 2017ko martxoaren 25eko eta 30eko EBAO, 2017ko apirilaren 8ko BOE eta 2017ko apirilaren 6ko EHAA.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: hirurehun eta hamar mila (310.000,00) euro; BEZari hirurogeita bost mila eta ehun (65.100,00) euro dagozkio, beraz, guztira hirurehun eta hirurogeita hamabost mila eta ehun (375.100,00) euro dira.

5.– Esleipena eta formalizazioa.

a) Esleipenaren eguna: 2017ko urriaren 2a.

b) Formalizazioaren eguna: 2017ko azaroaren 6a.

c) Kontratista: Azti fundazioa.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta berrogeita hiru mila hirurehun eta berrogeita hamasei (243.356,00) euro; BEZari berrogeita hamaika mila ehun eta lau euro eta hirurogeita hamasei zentimo dagozkio (51.104,76), beraz, guztira berrehun eta laurogeita hamalau mila laurehun eta hirurogei euro eta hirurogeita hamasei zentimo dira (294.460,76).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 20a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala