Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2017ko azaroaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5705

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 218/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 218/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Limite 24 SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Aritz Barcina Lamikiz.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-10-27an. Hona hemen epaitza:

45/2017 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 27a.

Nik, M.ª Teresa Trinidad Santosek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko eta Merkataritza-arloko Epaitegiko epaile magistratuak, ikusi ditut 218/2016 hitzezko judizio honetako autoak, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoak, zeinak epaitegi honetan bideratu baitira. Hauek dira alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, Limite 24 SL, bere izenean eta defentsan, eta, bestetik, demandatu gisa, Aritz Barcina Lamikiz, zeina auzi-ihesean baita. Horrenbestez, epai hau ematen da.

EPAITZA

Ezesten da Limite 24 SLk Aritz Barcina Lamikizen aurka aurkeztutako demanda.

Demandatua kostuak ordaintzera kondenatzen da.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri (PZL, 455 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen (Araba), bi mila eta hamazazpiko urriaren hogeita hamarrean.

Aritz Barcina Lamikiz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala