Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2017ko azaroaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5700

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 14koa, Kulturako sailburuordearena, kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena.

Ikusirik 2017. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko irailaren 12ko Agindua.

Kontuan izanda agindu horren 12. artikuluak aipaturiko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzorde batek ebazpen-proposamena egingo duela eta Batzorde horretako kideak izendatzea eta haren osaera argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez emango direla jasotzen duela,

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo anderea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Idazkaria: Rafael Elizondo Saiz jauna (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria).

Batzordekideak: Maialen Beloki Berasategui andrea, Alberto Ibarrondo García jauna, Jaione García Azcona andrea eta Arantza Atutxa Lejarreta andrea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 14a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala