Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2017ko azaroaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

PASAIAKO PORTUKO AGINTARITZA
5673

IRAGARKIA, Pasaiako Portu Agintaritzaren ebazpenari buruzkoa, zeinaren bidez baimen bat emateko lehiaketaren deialdia egiten baita.

Estatuko portuei eta merkataritzako nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 79.3 artikulua aplikatuz, argitara ematen da baimen hau emateko lehiaketaren deialdia egiten duen Pasaiako Portuko Agintaritzaren ebazpena:

1.– Xedea: 21.309 m2ko azalera okupatzea, esleipendunaren portu-merkataritza osatzen duten salgaiak jartzeko.

2.– Kokalekua: Pasaiako portuko Molinao-Kaputxinos kaiak.

3.– Baimenaren epea: urtebete (1).

Lehiaketaren oinarrien eta baimena arautuko duten baldintzen pleguak erakundearen web-orritik deskarga daitezke, helbide honetan:

http://www.pasaiaport.eus

Eskabideak aurkezteko epea 20 egunekoa izango da, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

Pasaia, 2017ko azaroaren 14a.

Lehendakaria,

RICARDO PEÑA QUINTELA.


Azterketa dokumentala