Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2017ko azaroaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5653

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 493/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 493/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Medius Collection, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Domingo Perianes Teomiro.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-10-26an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut Medius Collections, S.L. enpresak jarri duen demanda, Domingo Perianes Teomiro-ren aurkakoa, eta, horrenbestez, Domingo Perianes Teomiro kondenatzen dut 260 euro ordaintzera auzi-jartzaileari.

Ez da kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ebazpena irmoa dela; beraz, ezin da apelazio-errekurtsorik jarri beraren aurka, PZLko 455.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Urriaren 10eko 37/2011 Legearen bidez aldatu zen lege hori.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epai hori, epaiari dagokion egunean jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, eman zuen epaile berberak irakurri du. Fede ematen dut.

Domingo Perianes Teomiro demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala