Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2017ko azaroaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5642

AGINDUA, 2017ko azaroaren 6koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Tecnalia Research & Innovation Fundazioaren estatutuen zenbait artikulu aldatu direla –zehazki, artikulu hauek: 5, 6, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 28 eta 33.a– eta estatutu horietatik xedapen iragankor hauek kendu direla: lehenengoa, bigarrena, hirugarrena eta laugarrena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko abuztuaren 1ean, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean eskabide bat sartu zen, Maialen Totorika Agirre andreak, Fundazioaren aholkularitza juridikoko zuzendariak, aurkeztua, zeinaren bidez eskatzen baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko Fundación Tecnalia Research & Innovation Fundazioaren estatutuen zenbait artikulu aldatu direla –zehazki, 5, 6, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 28 eta 33.a– eta estatutu horietatik xedapen iragankor hauek kendu direla: lehenengoa, bigarrena, hirugarrena eta laugarrena.

Bigarrena.– Eskabidearekin batera, estatutuen aldaketaren eskritura publikoaren kopia bikoitz baimendua aurkeztu da, zeina 2017ko uztailaren 7an egiletsi baitzen, Bilboko notario Jaime Fernández Ostolaza jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1503).

Eskritura publiko horrekin batera, Patronatuak 2017ko ekainaren 23an egindako bileraren ziurtagiria aurkeztu da. Fundazioaren Patronatuko idazkari Fernando Irigoyen Zuazola jaunak egin zuen ziurtagiria, Kutxabank, S.A.ren ordezkaritzan, 2017ko ekainaren 23an, lehendakariaren oniritziarekin. Aipatutako bileran, aho batez onartu zen Fundazioaren estatutuetako zenbait artikulu aldatzea –zehazki, 5, 6, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 28 eta 33. artikulua– eta lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren xedapen iragankorrak kentzea.

Aldatutako artikuluak gai hauei buruzkoak dira: Fundazioaren baliabideak aplikatzea eta onuradunak zehaztea (5. artikulua); helbidea eta lurralde-eremua (6. artikulua); Patronatuaren osaera eta patronatukide motak (9. artikulua); patronatukide-kargua (10. artikulua); patronatukideak izendatu eta ordezteko arauak. Karguaren indarraldia (11. artikulua); Patronatuko karguak (12. artikulua); Patronatuko lehendakaria (13. artikulua); lehendakariordea edo lehendakariordeak (14. artikulua); idazkaria eta idazkariordea (15. artikulua); Patronatuaren aktak (16. artikulua); Patronatuaren bilerak (17. artikulua); Patronatuaren deialdiak (18. artikulua); Patronatuaren eraketa (19. artikulua); Patronatua balio osoz eratzea (Patronato Unibertsala) eta bilerarik egin gabe erabakiak hartzea (20. artikulua); Patronatuan erabakiak hartzea (21. artikulua); patronatukideak kargutik kentzea (22. artikulua); karguan doan jardutea (23. artikulua); ahalmenak eskuordetzea, batzorde betearazlea, bestelako batzorde delegatuak edo aholkularitza-batzordeak eta ahalordeak (24. artikulua); Batzorde Betearazlea (25. artikulua); zuzendari nagusia eta Fundazioaren zerbitzuan diharduten beste pertsona batzuk (26. artikulua); bazkide laguntzaileen eskubideak. Bazkide laguntzaileen Batzordea (28. artikuua), eta likidazioaren ondoriozko ondasunen eta eskubideen destinoa (33. artikulua).

Estatutuetan egindako aldaketaren bidez, estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen ekainaren 2ko 9/2016 Legeari egokitzen zaizkio, hizkera ez-sexistari dagokionez. Hala, 5. artikuluari 5.6 paragrafoa eransten zaio, besteak beste genero-berdintasunaren printzipio txertatzeko Fundazioaren jardunean; helbideari buruzko 6. artikulua aldatzen da: zehazki, Fundazioaren helbidea zer parke teknologikotan egongo den; Fundazioaren bilera egin liteke, patronatukideak toki desberdinetan egonda (19. artikulua); erabakiak har litezke bilerarik egin gabe, zenbait berme ezarrita (20.artikulua); beste bi arrazoi gehitzen dira Fundazioaren patronatukideak kargutik kentzeko (22.g eta h letrak); 33. artikulua aldatzen da: Fundazioa azkenduz gero, beraren ondasun eta eskubideen destinoa (33. artikulua).

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu baten bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan hala ezarrita baitago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, xedapen hauetan eskatutakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluak; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen 100/2007 Dekretuaren 33.1 artikulua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduari buruzko ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikulua. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako manuak eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Fundación Tecnalia Research & Innovation Fundazioaren estatutuetako zenbait artikulu aldatu direla –zehazki, 5, 6, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 28 eta 33. artikulua– eta lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren xedapen iragankorrak kendu direla, Fundazioaren Patronatuak 2017ko ekainaren 23an erabakitakoari jarraituz. Hala ezarrita baitago estatutuak aldatzeko eskritura publikoan, zeina 2017ko uztailaren 7an egiletsi zen Bilboko notario Jaime Fernández Ostolaza jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1503).

Bigarrrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 6a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala