Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2017ko azaroaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5641

AGINDUA, 2017ko azaroaren 6koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Lanpostuen Balorazio Batzordeko kideak izendatzeari buruzko 2005eko abenduaren 21eko Agindua.

Apirilaren 12ko 80/2005 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Erakunde Autonomoetako Lanpostuen Balorazio Batzordea eratu zen, Ogasun eta Ekonomia Saileko Funtzio Publikoaren Sailburuordetzari atxikitako organo gisa. Balorazio Batzordearen helburua da baloratzeko eskatzen zaizkion lanpostuak aztertzea, eta lanpostu bakoitzari balio bat ematea dagoen erakunde-egituraren barruan.

Dekretu horren 5. eta 6. artikulua kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Lanpostuen Balorazio Batzordea osatzeko kideak izendatzea; hain zuzen, LAB zentral sindikalaren izenean jardungo duen batzordekide hau izendatzea:

Unai Mendizabal Elezkano jauna (Juan José Ruiz de Mendoza jaunaren ordez).

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 6a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala