223. zk., 2017ko azaroaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5637
AGINDUA, 2017ko azaroaren 9koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Lan eta Justizia Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Lan eta Justizia Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Lan eta Justiziako sailburuaren 2017ko irailaren 4ko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2017ko irailaren 13ko EHAA, 175. zenbakia), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Lan eta Justizia Saileko Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetzan hutsik dagoen goi-kargudunaren idazkari lanpostua (520010 kodea, 195 dotazioa) betetzeko deialdia.
Bigarrena.– Agindu honek eragina izango du 2017ko urriaren 26tik aurrera.
Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 9a.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.