Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2017ko azaroaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5635

AGINDUA, 2017ko azaroaren 13koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan agindutakoaren arabera eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egin zuen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko irailaren 28ko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2017ko urriaren 5eko EHAA), hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 193; destino-osagarriaren maila: 18; berariazko osagarria: VI -A).

Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 13a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala