Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2017ko azaroaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
5624

EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 430/2015 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Begoña San Martin Larrinoak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: nire kargupeko epaitegi honetan, 430/2015 espedientea ari da bideratzen, Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiak zigortutako Concepción Berta Salgado Álava zigortua dela eta (Barakaldon 1964-12-08an jaioa, 30579195 NAN, Marcosen eta Blancaren alaba, azken helbidea Kukullu kalea 53, 3. esk. Sopela); gaur egun, ez dakigu non dagoen; haren espediente horretan 2017-06-26n autoa eman da, eta honako hau dio xedapen zatiak: «Deklaratu egiten da Concepción Berta Salgado Álavak ez dituela bete Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiak 2355-13-1 betearazpenean ezarritako zigorrari zegozkion 26 lanaldi, egin behar zituen gizartearentzako 60 lanaldietatik.

Bidal bekio lekukotza Bilboko Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.»

Concepción Berta Salgado Álava non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) 2017ko urriaren 18an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru egunera.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala