Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2017ko azaroaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5622

EDIKTUA, kontratu-erantzukizunaren ondoriozko diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 238/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 238/2016 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Frinsa Del Noroeste SA.

Abokatua: Luis Iribarren Ribas.

Prokuradorea: Jesus Maria De Las Heras Miguel.

Demandatua: Juan Daniel Garcia Martos.

Gaia: kontratu-erantzukizunaren ondoriozko diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-10-16an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Frinsa Del Noroeste SAk Jesús María de las Heras prokuradoreak ordezkatuta jarritako demanda, Juan Daniel García Martos auzi-iheslariaen aurkakoa; horrenbestez, Juan Daniel García Martos kondenatzen dut eta, ondorioz, Frinsa Del Noroeste SAri 13.800,16 euro gehi berandutze-interesak ordaindu beharko dizkio, Merkataritzako eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen 3/2004 Legearen arabera, epai honetan aipatutako bi fakturetako bakoitzaren epemugatik guztiz ordaindu arte, epai honen datatik aurrera, PZLko 576. artikulua kaltetu gabe.

Kostuak demandatuak ordaindu beharko ditu.

Juan Daniel Garcia Martos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala