Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2017ko azaroaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5616

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 89/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 89/2016 prozedura bideratu da, Doris Amparo Gallego Alzatek eskatuta, Aurentino de Jesus Rios Grisalesen aurka, guraso eta seme-alaben arteko neurriak arautu daitezen. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

118/2017 EPAIA

Gernika-Lumo (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko urriaren bederatzia.

Iñigo Carlos Martínez Azpiazuk, Gernika-Lumoko (Bizkaia) eta horko barrutiko Lehen Auzialdiko 1 zk.ko Epaitegiko epaileak ikusi ditu epaitegi honetan alaba adingabearekiko neurrien eskariaz bideratu diren 89/2016 hitzezko judizioaren dibortzioko autoak, alderdi hauen artean: batetik, Doris Maparo Gallego Alzate demandatzailea, María Carmen Torre Zarraga prokuradorea eta Ainoa Peil letradua; bestetik, Aurentino de Jesús Ríos Grisales demandatua, auzi-iheslaria bera. Fiskaltzak ere parte hartu du.

EPAITZA

Ezetsi egin dut Doris Maparo Gallego Alzateren ordezkariak aurkeztutako demanda, Aurentino de Jesús Ríos Grisalesen aurkakoa; horrenbestez, bera absolbitzen dut aurkariak egindako eskaeretatik, eta alderdi bakoitzak bere erruz eragindako kostuak ordaindu behar ditu, eta kostu komunak erdibana.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4768000000008916). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Aurentino de Jesus Rios Grisales demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko urriaren hogeian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala