Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2017ko azaroaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5610

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 723/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 723/2016 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Alvaro Meneses Villaño eta Lucia Lima Rodriguez.

Abokatua: Alberto Ruano Alcubilla eta Alberto Ruano Alcubilla.

Prokuradorea: German Apalategui Carasa eta German Apalategui Carasa.

Demandatua: Iñaki Vidal, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-07-26an. Hona hemen epaitza:

Auzi-ihesian den Iñaki Vidal, S.L.ren aurka, Alvaro Meneses Villaño eta Lucia Lima Rodríguezen izenean eta ordez German Apalategui Carasa prokuradoreak aurkeztutako demanda onartzen dudanez gero, auzi-jartzaileei ondokoak pagatzera kondenatzen dut aipatu demandatua: 7.411,25 euro eta diru-kopuru horrek ebazpen hau ematen denetik aurrera sortzen duen legezko interesa gehi bi puntu. Judizio honetan sortutako kostuak alde demandatuari ezartzen dizkiot.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (IBAN ES55 0049 3569 92 0005001274). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, 4750 0000 04 723 16 zenbakiari dagokiola eta «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak".

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Iñaki Vidal, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko urriaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala