Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2017ko azaroaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5607

EDIKTUA, 313/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Kalte-ordain bat erreklamatzea dela-eta, Agustin Martinez Martinez jaunaren aurka, Direct-AXA Global Seguros y Reaseguros SAUk sustaturik, Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 313/2017 hitzezko judizioaren prozeduran epaia eman da, zeinak honako idazpuru eta epaitza hau baititu:

244/2017 EPAIA

Epailea: Ignacio de la Mata Barranco jauna.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko urriaren hemeretzia.

Alderdi demandatzailea: Direct-AXA Global Seguros y Reaseguros SAU.

Abokatua: Alberto Ladislao Sanzol jauna.

Prokuradorea: Rafael Bustamante Martin jauna.

Alderdi demandatua: Agustin Martinez Martinez jauna.

Abokatua: Carlos Fuentenebro Zabala jauna.

Judizioaren gaia: kalte-ordain bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baiesten dut Bustamante prokuradoreak Direct-AXA Global Seguros y Reaseguros SAUren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda; ondorioz, Agustín Martínez Martínez kondenatzen dut auzi-jartzaileari zenbateko hau ordain diezaion: 150 euro gehi demandatikako legezko interesak, bi puntu gehituta ebazpen honetatik aurrera. Prozeduraren kostuak ere berari ezartzen dizkiot.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Agustin Martinez Martinez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko urriaren hogeian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala