Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2017ko azaroaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5590

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2017ko urriaren 19koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuarena, zeinaren bitartez arautzen baitira laketontzien titularrei amarralekuak emateko prozedura eta horiek erabiltzeko emakiden araubidea».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 19koa Aginduan (2017ko azaroaren 8ko EHAA, 213. zk.), zeinaren bitartez arautzen baitira laketontzien titularrei amarralekuak emateko prozedura eta horiek erabiltzeko emakiden araubidea. Horrenbestez, akatsok zuzendu behar dira hemen:

2017/5330 (13/9) orrialdean, 20.2 artikuluan,

honela dio:

«Hala ere, emakidaren titulartasuna aldatu ahal izango da, baldin eta ontzia dohaintzan ematen bada edo bigarren mailako odolkidetasuna duten familiako kideei mortis causa eskualdatzen bazaie.»

baina honela esan behar du:

«Hala ere, emakidaren titulartasuna aldatu ahal izango da, baldin eta ontzia dohaintzan ematen bada edo bigarren mailara arteko odolkidetasuna duten familiako kideei mortis causa eskualdatzen bazaie.»


Azterketa dokumentala