Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2017ko azaroaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5574

EDIKTUA, 493/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Jakinarazten dut: Justizia Administrazioaren letradu Yolanda Mendia Rodriguezek adierazi duenez, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian Medius Collection, S.L.k eskatuta Cosmin Cristian Hegerren aurka bideratutako 493/2017 hitzezko judizioan, epaia eman da 2017ko urriaren 11n. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

Epaitegi honetan, Medius Collection, S.L.ren ordez Michal Lukasz Imiolek jaunak eskatuta Heger Cosmin Cristian jaunaren aurka (zeina auzi-ihesean deklaratuta baitago) bideratu diren 493/17 hitzezko judizioaren autoak ikusi dira, eta, beraz, hona hemen

EPAITZA

Partez baiesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judizioko demanda, Medius Collection, S.L.ren ordez Michal Lukasz Imiolek jaunak aurkeztutakoa Heger Cosmin Cristian jaunaren aurka (zeina auzi-ihesean deklaratuta baitago), eta, ondorioz,

Kondenatzen dut Heger Cosmin Cristian jauna Medius Collection, S.L.ri 243 euro ordaintzera, hargatik PZLren 576. artikuluari dagozkion interesak eragotzi gabe, epaia betearaztea beharrezkoa balitz.

Kostuei dagokienez, ez da berariazko erabakirik hartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta Cosmin Cristian Heger demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamazazpiko urriaren hamaseian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala