Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2017ko azaroaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5507

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Ermuko instalazioetako obren zuzendaritzarako laguntza-zerbitzuaren lizitazioaren berri emateko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Ermuko instalazioetako obren zuzendaritzarako laguntza-zerbitzua.

c) Burutzeko/entregatzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Burutzeko/entregatzeko epea: hamabi (12) hilabete.

e) Luzapenak: erreferentzia-lanetako kontratuek beren epeak legezko luzapenekin zabaltzen badituzte, kontratu hau, bi parteen artean elkarrekin adostuta, luzatu ahal izango da lanen amaierara arte.

f) Loterik: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena honako esleipen-irizpide hauen arabera: irizpide objektiboak; Proposamen Ekonomikoa (balorazioa: 0 eta 60 puntu artean). Irizpide subjektiboak; Eskaintzaren kalitate teknikoa (balorazioa: 0 eta 25 puntu artean); Metodologia (balorazioa: 0 eta 15 puntu artean). Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: ehun eta hogeita hemeretzi mila (139.000,00) euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/

(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak)

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko azaroaren 24a.

g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura; http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20017002).

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 2017ko abenduaren 1eko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Aldaketarik onartzen al da: ez.

9.– Bestelako informazioa: baldintza partikularren pleguak, karatulak eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2017ko azaroaren 7a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala