Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2017ko azaroaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5501

EDIKTUA, 8/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegian, 8/2017 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, Julio Cesar Alonso Perezen eskariz, Orfa Delia Garciaren aurka. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

44/2017 EPAIA

Epailea: Maria Teresa Trinidad Santos andrea.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamazazpiko urriaren hogeita laua.

Alderdi demandatzailea: Julio Cesar Alonso Perez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Orfa Delia Garcia.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratu partikularrak.

EPAITZA

Ezesten dut Julio César Alonso Pérezek Orfa Garcíaren aurka aurkeztutako demanda.

Kostuak demandatzaileak ordaindu beharko ditu.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri (PZL, 455. art.).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamazazpiko urriaren hogeita lauan.

Orfa Delia Garcia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Orfa Delia Garcia demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, egin eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamazazpiko urriaren hogeita lauan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala